NOR GARA?

URTEK WATER TECHNOLOGIES S.L. uren tratamendurako instalazioen diseinuan, exekuzioan, muntaian eta abian jartzen aritzen den ingenieritza bat da. Uren doiketa kimikoa ere egiten dugu eta beharrezkoak izan daitezkeen poduktu kimikoak ere hornitzen ahal ditugu.

URTEK WATER TECHNOLOGIES S.L. da gure proiektu berria eta gure lan eta ilusio guztia jartzen ari gara horretan. Jakin ezazue, enpresa osatzen duen lan taldeak 15 eta 25 urte arteko eskarmentua duela uren arloan instalazioak diseinatzen, muntatzen eta mantentzen.

Hurrengo lanak egiten ditugu batez ere (begiratu zerbitzuen atalean ere): 

  • Prozesurako uren tratamendu eta arazteko instalazioen diseinua, muntaia eta mantenua.
  • Instalazioen hobekuntza; uren berreskurapena, berrerabilpena eta potabilizazioa barne.
  • Uren tratamenduarako instalazioetarako behar diren materialen hornikuntza (hondarra/harea, ikatz aktiboa, erresinak, balbulak, etab.).
  • Produktu kimikoen hornikuntza.
  • Industriako hondar uren tratamendu eta arazketa.
  • Tratamendurako menbrana bidezko (Ultrafiltrazioa, nanofiltrazioa eta alderantzizko osmosi instalazioak).
  • Filtrazioa, deskaltzifikazioa (urari gogortasuna kentzea), desmineralizazioa , burdin kentzea eta erretentzio selektiboa.
  • Ur emariak kontrolatzeko arketak, emari neurgailuak totalizatzaileekin, eta etengabeko erregistroa.

Urarekin zerikusia eduki dezaketen edozein lanetarako gurekin harremanetan jartzea eskertuko dizuegu, beti gure laguntza eta zerbitzu osoa izanen baitituzue.